Skip to main content

Iruñerriko autobus zerbitzuan grebaren hasiera egun batez atzeratu dute

Ekonomia

2025, uzt. 01 - 10:07

Iruñeko eta Iruñerriko garraio zerbitzu publikoa (Billabesak) kudeatzen duen Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako langileek grebari eusten dioten edo ez gaur jakingo da. Izan ere, zuzendaritzak helarazitako azken proposamena bozkatzen ari dira langileak, enpresa batzordeak hala erabakita.

Gaurtik zuten greba deituta, baina egun bat atzeratu dute lanuzterako deialdia. Lan-baldintza hobeagoen alde, orain hilabete batzuk hasi ziren langileak mobilizatzen eta iragarrita duten grebak Sanferminetako garraio zerbitzuei eragingo lieke bete-betean.

TCC enpresak ohar bidez jakinarazi zuen KPIaren araberako soldata igoera proposatu dietela sindikatuei 2025, 2026 eta 2027 urteetarako. Neurri horrek urtebeteko (2024) atzera eraginkortasuna izango luke. Horrez gain, jai-egunetako ordainsariak handitzea ere eskaini diete.  Grebari eustea erabakiko balitz, Iruñeko Mankomunitateak aste honetarako ezarritako  gutxieneko zerbitzuak % 60koak izango lirateke, eta Sanferminetan, berriz, % 70ekoak.

Hamaika Telebista