Iruñeko Udalak pentsioak 1.080€raino osatzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari
Ekonomia
2024, ots. 20 - 14:02
Lan talde bat antola dezala eskatu dio Udalak Gobernu Foralari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Gizarte Eskubideen Departamentuko ordezkariekin. Lan talde honek hilean 1080€ baino gutxiagoko pentsioen osagarriak aztertzea izango luke helburu. Aho batez onartu dute adierazpena, eta Contigo-Zurekin alderdiak proposatu du, PSNren ordezkapen zuzenketa batekin.