Itunpeko eskoletako grebek eragindako zerbitzu minimoen zifra altuegia dela salatu dute sindikatuek
Ekonomia
Paul Elizondo
2024, urt. 24 - 13:01
Gizarte ekimeneko ikastetxeen 13. greba eguna martxan da. ELA sindikatuak adierazi du grebaren jarraipena %65ekoa izaten ari den arren, oraindik zerbitzu minimoetarako ezarritako langileen zifra altuegia dela.
Grebak 130.000 ikasle eta 215 ikastetxeri eragiten die.

