Skip to main content

Itunpeko eskoletako langileek hitzarmen duin baten aldeko greba eguna egin dute

Ekonomia

2024, urt. 23 - 12:01
Itunpeko eskoletako langileek urte hasiera honetarako deitutako 10 greba egunetatik hirugarrena burutu dute. Gasteizen elkartu dira, ELA, LAB, UGT, Comisiones Obreras, eta STEILAS sindikatuek deituta. 9 mila langile inguru daude grebara deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 215 ikastetxetan. Azkeneko hilabeteetan lan hitzarmen duin baten alde egiten duten hamabigarren greba eguna izan da. Aldarrikapenen artean, lan karga arintzea, eros-ahalmena bermatzen duen soldata igoera eta lanpostuak mantentzea, besteak beste.
Hamaika Telebista