Skip to main content

Itxaso Atutxa: "Bi urteko geldialdiak ez du Urdaibaiko Guggenheim proiektua etengo edo hoztuko"

Ekonomia

Paul Elizondo

2024, urt. 23 - 11:01

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi duenez, Guggenheim museoaren patronatua osatzen duten kideek "hausnartzeko tarte bat" hartuko dute, Urdaibain egitekoak ziren museoaren proiektuarekin zer egin erabakitzeko. Museoko patronatua EAEko instituzioek eta Guggenheim fundazioak osatzen dute. Guggenheim fundazioko New Yorkeko zuzendaritzan, aldaketa prozesu batean murgilduta daude. New Yorkeko zuzendaritzak akordioa du Bilbokoarekin, eta, beraz, eragina du Bizkaiko museoko erabakietan.

Aurreikuspenen arabera, ekainetik aurrera hartuko dute New Yorkeko kudeatzaile berriek Bilboko fundazioa kudeatzeko ardura. Organo berri horrek erabakiko du zer egin proiektuarekin. Abenduan egindako bileran, patronatuak erabaki zuen zuzendaritzako aldaketek iraun bitartean tarte bat hartuko zuela 2024. eta 2025. urteetan proiektua «bideragarria» ote zen erabakitzeko. Urkulluren ustez, "asko" dago hausnartzeko baina oraindik ez da erabakirik hartu. Hala ere, Itxaso Atutxak argi utzi du, 2 urteko geldialdiak ez duela Urdaibaiko Guggenheim Proiektua "eten edo hoztuko".

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista