Itziar Larrazabal, ELA: “Orain arte % 90eko intzidentzia izan da Bizkaiko kiroldegietan”
Ekonomia
2024, mar. 06 - 06:03
Bizkaiko kirol kudeaketan zerbitzua ematen duten langileak grebara itzuli dira. "Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa luzatzen ari da", ELAk ohar baten bidez salatu zuenez. ELAtik Itziar Larrazabalek azaldu digu patronalak mahai gainean jarri dituen edukiak ez direla nahikoak: “Ez du erosahalmenena bermatzen eta lanaldiaren jaitsiera 1.592tara jaisten du 2028rako”. Adierazi du beste hainbat eduki ere badaudela eta 14ko negoziaketa mahaian akordio batera iritsi ezean, mobilizatzen jarraituko dutela.
Otsailaren 28ko eta 29ko mobilizazioen ondoren, martxoaren 4an, 5ean eta 9an planto egingo dute Bizkaiko kiroldegietan.
Otsailaren 28ko eta 29ko mobilizazioen ondoren, martxoaren 4an, 5ean eta 9an planto egingo dute Bizkaiko kiroldegietan.