Jaurlaritza ez dago ados Errioxako Kontseiluak jarritako epearekin
Ekonomia
2023, abu. 30 - 11:08
Kontseiluak, pasa den astean, iragarri zuen Arabako Errioxako mahastizainek irailaren 6ra arte izango zutela gehiegizko mahats kopurua botatzeko. Eusko Jaurlaritza horren inguruan azaldu da eta Bittor Oroz sailburuak adierazi duenez, mahastizainen haserrea ulertzen du. Azpimarratu du mahats-bilketa berriz aurreratuko denez, epea jartzeak zailtasunak sor ditzakeela.