Jaurlaritzako Segurtasun Sailak proposatu du larrialdiei erantzuteko inbertsioa igotzea
Ekonomia
2024, aza. 06 - 09:11
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak iragarri du legegintzaldi honetan Segurtasun Publikoko Plan Orokor berri bat diseinatuko dutela. Plan horretan garrantzi berezia emango zaie larrialdiei eta meteorologiari. Hala, iragarri du Eusko Jaurlaritzak "ahalegin eta baliabide guztiak" baliatuko dituela larrialdi sistema indartzeko eta, Valentzian izandako uholdeen aurrean indarrean dagoen araudia berrikusiko duela azpimarratu du, larrialdi-prozeduren funtzionamendu eta antolaketa egokia izan dadin bermatzeko.