Julio Fonbellida, ELA: “Edukietan oso urrun gaude patronalarekin”
Ekonomia
2023, urr. 31 - 14:10
Bizkaiko esku hartze sozialeko sektoreko 4.000 langile baino gehiagok greba egunak izan dituzte gaur eta atzo. Julio Fonbellida ELAko kideak salatu du negoziazio mahaian ez dagoela “ezer”, eta edukietan “oso urrun” daudela langileen eta patronalaren jarrerak: “Langileok nahikoa dela esan dugu”.
Negoziazioak hiru arlo dituela azaldu du: ekonomikoa, osasun arloari dagokiona, eta kontziliazio neurriak jasotzea: “Esku hartze sozialekoa hirugarren sektorea da, eta urte asko daramatzate lan baldintzak hobetu gabe”. Adierazi du beren helburua del kontutan hartzea zein motatako lan zentroak dituzten, eta horren arabera, neurriak hartzea, eta hori hitzarmenaren barruan sartzea. “Patronalak dio askotan arrazoia daukagula, baina ez dute dirurik jartzen”, salatu du Juliok.