Skip to main content

Kapitalismoaren aurrean ELAk “alternatiba eraiki” behar duela aldarrikatu du Lakuntzak

Ekonomia

2021, aza. 24 - 12:11
ELAk XV. Kongresua egingo du gaur-bihar bitartean. Gaurko saioan, Mitxel Lakuntzak, sindikatuko idazdakariak, hamaika gai hizpide izan ditu, hala nola, pandemia, estatu krisia, kapitalismo basatia eta prekarietatea. Gainera, Lakuntzak nabarmendu duenez, ekonomikoki, sozialki zein ekologikoki jasangaitza den kapitalismoaren aurrean sindikatuak alternatiba eraiki behar du.
Hamaika Telebista