Kutxabankeko langileek greba eguna izango dute otsailaren 24an
Ekonomia
2023, ots. 21 - 03:02
Kutxabankeko langileak greba deitu dituzte otsailaren 24rako ordezkaritza duten sindikatu guztiek, hau da, ELA, LAB, CCOO, Pixkanaka, ALE eta Asprobank sindikatuek. Langileen ordezkariek ohartarazi dutenez, beharginek muturreko egoera bizi dute. Izan ere, salatu dutenez, gero eta langile gutxiago daude, presio komertziala handitu da eta talentu handiko langile askok alde egiten dute baldintza ekonomikoak okertu direlako.