La Moreako H&Mko langileek arrakastaz amaitu dute 8 hilabeteko greba
Ekonomia
2023, abu. 02 - 09:08
Iruñeko La Morea merkataritza-guneko H&Mko dendaren ordezkaritza sindikala akordio batera iritsi da multinazionalaren zuzendaritzarekin, eta horrek 8 hilabeteko grebari amaiera eman dio, 13 langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuz. Akordioak lanaldi partzialeko kontratuen orduak luzatzea ere aurreikusten du. Plantillaren batasuna eta determinazioa, baita ELAko erresistentzia-kutxa ere, funtsezkoak izan dira.