LAB Hondarribiko Senra tabernaren aurrean bildu da ostalaritzako ustiapenaren aurka
Ekonomia
2023, ots. 01 - 04:02
Izen bereko Donostiako tabernen kasuaren berri izan bezain pronto mobilizatu zen bezala, Hondarribian ere beste horrenbeste egin dute gaur. Izan ere, jabe berberak Hondarribian duen lokalean ere “sistematikoki esplotatu eta prekarizatu ditu langileak”.
LABek salatu duenaren arabera, Donostiako langileen kasuan bezala, langileek 12 eta 15 orduko lanaldia zuten eta lan-kontraturik gabe zeuden. Aldi berean sindikatuak gogorarazi du ostalaritzan sinatu zen azken lan-hitzarmena 2010. urtean indargabetu zela, eta geroztik ez dela berritu.