Skip to main content

LAB sindikatuak Gasteizko Michelingo zuzendaritzaren “deriba autoritarioa” salatu du

Ekonomia

2023, aza. 22 - 11:11
LAB sindikatuak Michelingo zuzendaritzak azken urteotan deriba autoritarioa hartu duela baieztatu du ohar baten bitartez. Salatu dutenez, 2023 urtean 13 langile kaleratuak izan dira, diziplinazko arrazoiak direla medio. Kaleratzeak, batez ere, urtearen bigarren erdialdean eman dira. Pasa den ekainean Michelingo langileek hitzarmen duin baten aldeko mobilizazioak burutu zituzten, hainbat greba egunekin. Lanuzte horietan parte hartu zuten 10 pertsona kaleratuak izan direla azaldu dute LAB sindikatutik. Kaleratzeekin batera, zuzendaritzak inposatutako santzio larri eta oso larrien kopurua nabarmenki handitu dela baieztatu dute ere. Sindikatuaren arabera, neurri hauek langileak beldurtzeko helburua dute eta Gasteizko batzordeak lantokien arteko taldetik ateratzeko hartutako erabakiarekin lotura dute.
Hamaika Telebista