Skip to main content

LABek alde handiz irabazi ditu Nafarroako Administrazioko hauteskunde sindikalak

Ekonomia

2023, Maiatza 18 - 17:05
77 ordezkari lortu ditu, duela lau urte baino zortzi gehiago. Guztira, 3.492 langile publikok adierazi diete babesa. Horrela, LAB ordezkaritza handiena duen sindikatua bihurtu da, AFAPNA (43 ordezkari) eta CCOO (36 ordezkari) gaindituz. Hauteskundeetan parte hartzea % 51koa izan da.

Emaitzek bereziki nabarmendu zuten LABek Administrazio Nukleoan duen ordezkaritzaren hazkundea; izan ere, lau ordezkari gehiago lortu zituzten eta suhiltzaileetan gehiengo osoa lortu zuten. Osasunbidean ere emaitza esanguratsua da: delegatu kopurua 13tik 16ra igo baitute.
Hamaika Telebista