Skip to main content

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizen enplegu publikoaren legea ‘motz’ geratzen dela salatuz

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2021, urr. 27 - 12:10

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizko Parlamentuko Gobernantza Batzordean Euskal Enplegu Publikoaren Legearen inguruan bere iritzia emateko. Gobernuak proposatutako Enplegu Publikoaren Lege honek ez ditu konpontzen langile publikoek pairatzen dituzten arazoak. Horregatik, protesta egin du LABek, "Enplegu publikoaren lege hau hankamotz, guk gure legea!" lelopean.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista