Skip to main content

LABek gatazken %45 itxi ditu langile borrokari eta grebei esker

Ekonomia

2023, uzt. 20 - 11:07

2022/2023 ikasturtea amaitu berri da, eta LABek kurtsoaren irakurketa egin du. Ikasturte gogorra izan dela nabarmendu du sindikatuak, hala ere, irekitako borroken ia erdia sindikalismoari, langile borrokari eta grebei esker itxi dela txalotu du. Baina azpimarratu du gainontzeko eremuekin alderatuta sektore feminizatuetan eta administrazioa publikoan gatazka gutxiago itxi direla. Hala, datorren ikasturtean borroka fasea gehiago indartuko dela iragarri du sindikatu abertzaleak.

Hamaika Telebista