Skip to main content

LABek gutxieneko soldataren aldeko borrokari eutsiko dio ikasturte berrian

Ekonomia

Xabi Ealo Diaz

2026, ira. 02 - 14:09

Ikasturte hasierari ekin dio LAN sindikatuak eta horrekin batera finkatu ditu landu beharreko ildoak.

Horiek horrela mila eta bostehun euroko gutxieneko soldataren alde borrokatzen jarraituko du eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren apustu estrategikoaren falta nabarmena dela sektore publikoan.
Era berean, hauteskunde sindikalen atarian LABek iragarri du aukera ezin hobea izango dela langileei bizkar ematen dieten patronala eta gobernuari mezu argia helarazteko.

Eragin lelopean ekingo dio hauteskunde zikloari, inoizko ordezkaritzarik handienarekin; izan ere, Hego Euskal Herrikoa %20,25eko ordezkagarritasuna dauka aurtengo datuen arabera.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista