LABek kaleratzerik gabeko trantsizio ekosozial baten beharra aldarrikatu du
Ekonomia
2024, uzt. 03 - 15:07
Industrian birmoldaketa sakon bat egin behar dela eta birmoldaketa horien barruan deskarbonizazio prozesu bat eman beharko dela uste du LAB sindikatuak. Aldiz, Cementos Rezola moduko enpresentzat, deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko argudio eta aitzakia bilakatzen ari dela deritzo.