LABek mobilizazioak egingo ditu 1.600 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea eskatzeko
Ekonomia
LABek iragarri du mobilizazio kanpaina bat abiatuko duela, hiru aldarrikapen nagusi hauek ardatz hartuta: gutxieneko soldata 1.600 eurokoa izatea, lan astea gehienez 30 ordukoa izatea eta zerbitzu publikoak indartzea. Euskal herri osoan egingo dituzte mbilizazioak, eta azkena, Bilbon izango da, abenduaren 12an. LAB gobernuei eta patronalari zuzenduko zaie kanpainaren bitartez, langileen aldeko neurriak "hemen" hartzea eskatuko die.
Bestalde, Mikel Torresek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Lan eta Enplegu Batzordean Sailak legealdi honetan izango dituen helburuak aurkezteko, eta, bide batez, Eustatek irailaren 24an eguneratuko dituen aurreikuspen ekonomiko batzuk "hobetuko" direla iragarri du. "Errealitate sozioekonomikoarekin bat datorren gutxieneko soldata" bultzatuko duela azaldu du eta guztiek lan "duina" bermatuta izan dezaten ekimenak jarriko dituztela martxan. Horretarako, kontrataziorako pizgarriak indartu eta ikuskaritzak ugarituko ditu.