LABek ziurtatu du posiblea dela pentsio sistema publikoa bermatzea murrizketarik gabe
Ekonomia
2023, urt. 31 - 12:01
Euskal Herri osoari eragiten dioten pentsioen erreformak abian daude, Parisko Gobernuak proposatutako erreformaren kontra mobilizazioak egiten ari dira. Hegoaldean, berriz, pentsio erreformaren bigarren zatia adosteke dute oraindik. Eta testuinguru horretan, LABek Ipar zein Hego Euskal Herrian etortzear dauden pentsioen erreformen inguruko irakurketa egin du. Hala, sindikatuak ziurtatu du posiblea dela pentsio sistema publikoa bermatzea murrizketarik gabe. Horrez gain, LABek beharrezkotzat jo du Gizarte Segurantzaren Euskal Legea, eta, horretarako, sindikatuak mobilizatzen jarraituko du. Hori dela eta, otsailaren 8an protesta egingo du Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan.