Skip to main content

LABen arabera, lan baldintza kaskarragoak eta soldata arrakala dira nagusi sektore feminizatuetan

Ekonomia

2023, ots. 13 - 16:02

Generoagatiko soldata arrakalaren inguruko azterketa aurkeztu du LABek, soldata arrakalaren nazioarteko egunaren atarian. Sindikatuak salatu duenez, kategoria berekoak diren bi lanen arteko soldata arrakala %90ekoa izatera irits daiteke eta gizonek emakumeen erdia inguru irabazi dezakete Euskal Herrian.

Arrakala aztertzeko hainbat hitzarmenen arteko alderaketa egin du LABek, kategoria bereko lanak, maskulinizatuak batzuk eta feminizatuak besteak. 2020ko datuen arabera, Hego Euskal Herrian, gizonek batez beste emakumeek baino 6.200 euro gehiago irabazten dituzte. Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak azpimarratu duenez, emakumeek egiten dituzten lanak "debaluatuta" daude.

LABek soldata arrakalaren aurkako mobilizazioak egingo ditu otsailaren 22an.

Hamaika Telebista