Laborariak protestara itzuli dira; Biriatuko muga 24 orduz egongo da itxita
Ekonomia
2024, eka. 03 - 11:06
Errepideetara itzuli dira traktoreak eta Biriatu moztuko dute 24 orduz. Protestak 24 ordu iraungo du, astearteko 10:00ak arte, baina ez da baztertzen mobilizazioak mugagabe bihurtzea. Garraio astunarentzat blokeatuko dute bidea; gainerako ibilgailuei pasabidea erraztuko diete.