Skip to main content

Lakuak lau eguneko lanaldiaren entsegua Elkarrizketa Sozialeko Mahaitik kanpo bultzatuko du

Ekonomia

Aiara de Urreta

2023, api. 20 - 05:04
Jaurlaritzako Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak ohiko batzarra izan du, 2023ko ekitaldian garatu beharreko lan egitasmoa onartzeko. Hasieran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lau eguneko lanaldiaren entsegua egiteko ekimen bat sartu nahi zen, baina, azkenean, ez da hala izango, Confebask aukera horren aurka agertu baitzen. Hala, Lakuaren asmoa da proiektu hori esparru horretatik kanpo bultzatzea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista