Lan Ikuskaritzak 8.760 kontratu bihurtu zituen mugagabe iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian
Ekonomia
Iaz, 25.948 kontratu berrikusi zituen Lan Ikuskaritzak: 14.559 aldi baterako kontratuetan dauden iruzurrak atzemateko. Berrikusitako kontratuetatik 8.760 mugagabe bihurtu dituzte enpresek. Aldi baterako kontratazioaren aurkako ekintza plana bigarren fasean dago orain. Orotara, 4.844 gutun bidali ditu ikuskaritzak, 11.389 langileen kontratuei eragiten dietenak. Bigarren ekintza plana kontratazio partzialaren aurkakoa da. Eta oraindik lehenengo fasean dago.