Lan istripuen gorakada salatzeko elkarretaratzea deitu du Nafarroako gehiengo sindikalak
Ekonomia
2022, ira. 15 - 10:09
Olaztin, Iturenen eta Unxeko San Martineko hildakoekin, 14ra igo da aurten lan istripuz hildako nafarren zerrenda, honen harira, gehiengo sindikalak, CCOO eta UGT kenduta, elkarretaratzea deitu du, Nafarroako lan ikuskaritzaren egoitzaren aurrean.
Elkarretaratze honekin, Joseba Pagola eta Andoni Larraldek LAB eta ELAren izenean, adierazi nahi izan dute, egoera oso larria dela, eta kasu askotan, segurtasun neurriak betez, ekidin izan zitezkeen ezbeharrak zirela. Aldi berean Nafar Gobernua eta bere lehendakari den Maria Chivite interpelatu dute, neurriak har ditzan eta lan ikuskaritzako plantilla bikoiztu delaza eskatuz.
Hamaikako galderei erantzunez, Joseba Pagolak adierazi du, Nafar Gobernuak bere gain duen erantzukizuna ez badu kontuan hartzen, gizartea izan beharko dela mobilizatzeko ardura hartuko duena.