Lan istripuen kontrako protokoloa aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko lau sindikatuk
Ekonomia
2024, abu. 29 - 12:08
CGT, FSU, LAB eta Solidaires Pays-ek laneko ezbeharrei aurre egiteko lehen jarduera-protokoloa aurkeztu dute. Donibane Lohizuneko Le Prado jatetxearen aurrean bildu dira astearte honetan. Leku hori ez zen kasualitatez aukeratu, duela lau urte, sute bat izan zen establezimenduko sukaldeetan. Hiru langile erre ziren; horietarik bat larriki zauritu zen.
Protokoloa “lehen hurbilketa” fasean dagoela esan dute sindikatu sinatzaileek. “Lantokian istripu hilgarria” edo “lanerako bidean istripu hilgarria” gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura ezartzen du.
Sindikatuek apirilaren 28an manifestazio bat antolatzeko konpromisoa hartu dute, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Intersindikalaren arabera, egunero langile bat hiltzen da bere lantokian Frantziako Estatuan.