Miserikordia Etxeako langileen aurkako "diskriminazio islamofoboak" salatu dituzte SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak
Ekonomia
Irune Rejano Oyarzun
2024, ots. 14 - 13:02
LAB sindikatuak eta SOS arrazakeria erakundeek salatu dute zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" egin dizkietela euren lanpostuetan. Gehitu dute behin baino gehiagotan gertatu direla horrelako erasoak, eta Lan Ikuskaritzari eskatu diote iker dezala gertatu dena.

















