Skip to main content

Lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera; nola eragiten du Espainiako erabakiak gurean?

Ekonomia

2025, ots. 12 - 09:02

Espainiako Ministroen Kontseiluak lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.184 euro gordin igotzea onartu du, 14 ordainsaritan. Zenbateko hori, lehen aldiz, ez da salbuetsita egongo zergak ordaintzetik. Erabaki horrek hainbat liskar sortu ditu Espainiako Gobernuko koalizio kideen artean, eta Sumarrek salbuespenari eusteko lege proposamena aurkeztu du jada.

Baina, eragiten al dio erabaki horrek Euskal Autonomia Erkidegoari? Eta hala bada, nola? Euskal Autonomia Erkidegoak zerga sistema propioa du, eta Espainian erabakitakoek ez diete zertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zergadunei eragin behar. Gutxieneko soldata jasotzen dutenak, iaztik, derrigortuta daude PFEZa ordaintzera. Hala ere, egoera bestelakoa litzateke EAJk eta PSE-EEk babestu duten berrikuspen fiskala onartzen bada, izan ere, errenta aitorpena egiteko salbuespena 19.000 eurora igotzea proposatu dute bi alderdiek.

Hamaika Telebista