Skip to main content

Langabeziak behera egin du ekainean Hego Euskal Herrian

Ekonomia

Aiara de Urreta

2023, uzt. 05 - 10:07
Langabeziak behera egin du ekainean Hego Euskal Herrian, maiatzean baino 2.643 langabetu gutxiago daude. Hori bai, emakume langabe gehiago daude gizonak baino, langabeen %58,9 baitira emakumezkoak. Kontratu gehiago sinatu dira, baina gehienak aldi baterakoak dira. Izan ere, nahiz eta lan erreformak aldi baterako kontratu gehienak debekatu, enpresek saihesbideak topatu dituzte.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista