Skip to main content

Langabeziak gora egin du abuztuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ekonomia

2024, ira. 03 - 18:09
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak langabezian dauden 111.363 pertsona zenbatu ditu abuztu honetan. Horietako 3.298 langabe berriak dira. Langabezia igoerarik handiena Gipuzkoan izan da (% 4,64). Atzetik datoz Bizkaia (% 2,84) eta Araba (% 1,29).

Nafarroan, berriz,ez da aldaketa handirik egon. Langabezia % 0,22 igo da, 66 pertsona gehiago, eta langabeen kopurua 29.407koa da. Lanbidek emandako datuek, azken urteetako abuzturik okerrena izan dela diote. Estatu osoan, ia 194.000 enplegu galdu dira abuztuan, azken bost urteetako kopururik handiena.