Langileek greba egiteko arrazoi asko dituztela salatu dute ELAk eta LABek
Ekonomia
2023, ira. 25 - 16:09
EAJko agintariek Alderdi Egunean esanikoei erantzun diete sindikatu subiranistek. ELA sindikatuko idazkari nagusiak gizartetik “deskonektatuta” egotea leporatu dio Iñigo Urkulluri. LABeko ordezkariak ere oso kritiko mintzatu dira. “Benetako erreforma estrategikoa” egiteko eskatu die jeltzaleei. Biek nabarmendu dute sektore publikoan antolaturiko bi greba egunek zilegitasun osoa dutela. Adibide gisa, sektore publikoan deituriko grebak hartu dituzte hizpide. Azaldu dute funtzionarioen %49,4k behin-behineko kontratua dutela,eta erosketa ahalmena %20 murriztu zaiela langile horiei.