Langileen osasunaren aldeko borroka Osalan eta NOPLOIra ere eramango du LABek
Ekonomia
2023, eka. 19 - 13:06
Ekainaren 29tik aurrera Osalanen parte hartzen hasiko da berriro LAB. 2010ean ELArekin batera atera zen bertatik. X. Batzar Nagusian erabaki zuen Osalanen sartzea, zehazki, Jaurlaritzaren politikaren gabeziak agerian utzi eta langileen osasunaren aldeko neurri zehatzak aldarrikatzeko. Bi helburu erantzunez erabakia hartu dute. Batetik, kontrabotere ikuspegi batetik langileak antolatzeko eta Kapitalari eremu guztiak lehiatzeko. Bestetik, langileen osasunaren aldeko borroka indartzeko. Langileen osasunaren aldeko borroka lantokietara, kalera eta baita Osalan eta NOPLOIra ere eramango du LABek.