Lantokien arteko batzordean jarraitu edo ateratzeko erreferenduma Gasteizko Michelinen
Ekonomia
Mikel Claver
2023, urr. 06 - 14:10
Gasteizko Michelingo langileek lantegien arteko batzordean mantendu edo bertatik ateratzea erabakiko dute erreferendumean gaur eta astelehena bitartean. Momentuz, 376 bozka eman dira erreferendumaren lehengo txandan. Beraien esku egongo da Michelinek estatuan dituen beste lantokiekin batera duten batzordean jarraitzea edo Gasteizko batzorde propioa eratzea.

















