Lasarte-Oriako Michelin lantegiko langileen batzordeak grebara deitu du ostiraletik astelehenera
Ekonomia
2023, eka. 02 - 04:06
Adierazi duenez, sindikatu bat ere ez da prest agertu zuzendaritzak lan hitzarmenari buruz egindako azken proposamena babesteko. Sindikatuek "hausnartzeko" eta "negoziatzen jarraitzeko" eskatu diote zuzendaritzari.
Grebaz gain, elkarretaratzeak egingo dituzte fabrikaren sarreran. Gasteizko lantegian ere greba egingo dute datorren astean: ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an.