Skip to main content

Lasarte Oriako Michelineko langileek greba eguna egin dute astelehen honetan

Ekonomia

2023, eka. 20 - 10:06

Lasarte Oriako Michelineko langileek greba eguna egin dute astelehen honetan. Ostiralean hasi ziren lanuzteekin eta astelehenean egun osoko greba egin dute. LAB sindikatuak adierazi duenez, goizeko eta arratsaldeko txandetan grebak % 100eko jarraipena izan du. Hitzarmen proposamen berdina egin du zuzendaritzak Lasarte- Orian eta Gasteizen. Lasarte Oriako enpresak batzorde propioa du eta hasieratik sindikatuek ezetz esan diote proposamenari. Astearte honetan zuzendaritzak biltzeko deia egin du.

Hamaika Telebista