Skip to main content

Lau asteko lanaldiaren eztabaida pil-pilean

Ekonomia

2023, api. 14 - 11:04
Urteak dira lanaldia aldatu ez dela, izan ere, azken ehun urtetan ia berdin mantendu da lan jarduna. Bada, hainbat herrialdetan asteko lanaldia kopurua murrizko probak egiten hasi dira. Lau eguneko astea eta telelana.
Hegoaldeko lan astea 40 ordukoa da, eta iparraldekoa, berriz, 35ekoa. Frantziako eta Espainiako Gobernuek dituzte lanaren inguruko eskumen gehienak, beraz, euskal erakundeek ezin dute lanaldia legez murrizteko neurririk hartu. Espainiako Gobernuak programa pilotua martxan jarri du. Eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa da 2024an probatzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lau eguneko lanaldia. Gainera, Confebaskekin akordiorik lortzen ez bada ere aurrera aterako dutela adierazi zuen Lan eta enplegu sailak.
Hamaika Telebista