Lau egunetarako greba deialdia egin dute EAEko eskola publikoetako langileek
Ekonomia
2024, abe. 16 - 15:12
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deialdia. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan urtarrilaren 22 eta 23an eta otsailaren 26 eta 27an izango dira lanuzteak. Haur eskoletan, berriz, urtarrilaren 28 eta 29an eta otsailaren 12 eta 13an. Azkenik, sukalde eta garbiketan, urtarrilaren 20 eta 31n eta otsailaren 19 eta 20an. Guztira 12 eguneko greba deialdia izango da, sektore bakoitzeko lau egun. Bilbon elkartu dira astelehen honetan lau sindikatuetako ordezkariak deialdiaren berri emateko. Azaldu dutenez, lan baldintzak “okertzen ari dira”. Hezkuntza Sailak “negoziazioak eduki esanguratsu gabe etengabe luzatzen dituztela" adierazi dute. Gainera, greba deitutako sektore guztietan lan hitzarmenak 15 urte daramatzala iraungituta deitoratu dute.
Sindikatuek zazpi aldarrikapen nagusi egin dituzte: Lan zama handia arintzeko neurri zehatzak adostea, erretiroa aurreratzeko langileriaren gazteberritze plana garatzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, enplegu publikoa egonkortzea, sistema osoa euskaldunduko duen politikak abiatzea, lan osasuna zaintzea eta kalitatezko berdintasun eta hezkidetza plan egonkorrak garatzea.