Laudioko Glavista enpresako langileek itxialdia abiatu dute lantokiko instalazioetan
Ekonomia
Mikel Claver
2023, urr. 05 - 13:10
Laudioko Autoglaseko 25 langilek itxialdia egin dute lantokiko instalazioetan. Pasa den astean enplegu erregulazioko espedientea irekitzeko prozesua abiarazi zuten lantegiaren arduradunek, 240 langile kaleratzeko bidea irekitzen duena. Lanpostuak mantentzeko irtenbidea eta erakunde publikoen inplikazioa eskatu dute.

