Laudioko Glavistako 25 langile hiru egun daramatzate itxialdiarekin
Ekonomia
2023, urr. 06 - 14:10
Laudioko Glavista enpresako 25 langilek lantegiaren instalazioetan abiatutako itxialdiarekin jarraitzen dute. Beraien eta bere lankideen lanpostuen defentsan egindako ekintza da, enpresaren arduradunek 240 langile kaleratu ahal dituen enplegu erregulaziorako espedientea aurkeztu baitute. Gaur arratsaldean manifestazio bat egingo dute, lantokiaren sarreratik abiatuko dena arratsaldeko 18:00etan.