Skip to main content

Laudioko Glavistako 25 langilek itxialdia egin dute enpresaren instalazioetan

Ekonomia

2023, urr. 04 - 17:10
Glavistako 240 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuten joan den astean epaitegietan. Langileek kontzentrazioa egin dute Autoglas-Glavistaren aurrean, beren lanpostuen defentsan. Langile batzuk instalazioetara sartu dira. Itxialdiaz gain, ostegun eta ostiralean, 12:00etatik 14:00etara protesta egiteko bilduko dira lantegiaren atarian. Datorren ostiralean, urriaren 6an, manifestazioa egingo da Laudion 18: 00etan.
Hamaika Telebista