Legebiltzarreko oposizio osoak erabaki du 2024ko aurrekontuei zuzenketa aurkeztea
Ekonomia
2023, abe. 01 - 10:12
EH Bilduk adierazi duenez, aurrekontuek ez diote ziklo aldaketari erantzuten. Elkarrekin Podemos-IUk ere osoko zuzenketa egin die kontuei, Gobernuaren itxikeria salatuz.
Bestalde, Pedro Azpiazuren ustez, aurrekontuek “kaudimenez betetzen dituzte herri honen beharrak” eta urtarrilaren 1etik aurrera izango dira martxan. Egoera ekonomikoari dagokionez, azpimarratu du 2024rako % 2,1eko hazkunde potentziala aurreikusten duela.