Lehen ordutik, nabaria izaten ari da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoko grebaren eragina
Ekonomia
2023, urr. 25 - 08:10
ELA, LAB, CCOO, ESK, Steilas eta Satse sindikatuek deitu dute greba. 'Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu' lelopean ari dira mobilizatzen goizean goizetik. Garraio publikoan ez ezik, osasungintzan, hezkuntzan, administrazioetako bulegoetan eta komunikabide publikoetan izango du grebak eragina, besteak beste.