Lehen sektorea jarduera estrategiko izendatzeko mozioa onartu dute Arabako Batzar Nagusiek
Ekonomia
2024, eka. 13 - 12:06
UAGA sindikatuak, Araba Bizirik eta Bionekazaritza plataformek Elkarrekin Podemos taldearekin batera sustatutako ekimena izan da, lehen sektorea eta nekazaritza-lurrak zaintzeko helburuarekin. Izan ere, industria energetikoaren proiektuek landa eremua arriskuan jartzen ari direla salatu dute plataformek. Batzar Nagusietan mozioa eztabaidatzen ari zela ‘Araba ez dago salgai’ lelopean mobilizatu dira UAGA, Araba Bizirik eta Bionekazaritza. Erakundeek legeak ezarritako tresnak erabil ditzatela aldarrikatu dute.