Lehen sektoreko gastuen %70eko kenkariak mantenduko ditu Arabako Foru Aldundiak 2024an
Ekonomia
2024, mar. 25 - 11:03
Lehen sektoreko gastuen %70eko kenkariak mantenduko ditu Arabako Foru Aldundiak 2024an. Sektorearekin elkarlanean hartutako neurria izan da hau, justifikatzeko zailak diren gastuei eragingo diena. Honekin batera bestelako neurriak iragarri dira ere, hala nola, gazteak sektorean sartzeko laguntzak handitzea edota otsoen erasoengatiko kalte ordainak eguneratzea. Batzar Nagusietako Nekazaritza Batzordean egindako iragarpenak izan dira hauek, EH Bilduk egindako galderei erantzuteko Diputatu Nagusiak egindako agerraldian. Langileek egindako mobilizazioak eta gero sektorearen egoerarekin kezkatuta agertu da koalizioa. Bozeramaileak adierazi duenez, neurri hauek ez ziren beharrezkoak izango laborariek bidezko prezioak kobratuko balituzte