Skip to main content

Lozy’s enpresako langileek soldata igoera eta lanaldia murriztea lortu dute

Ekonomia

112 greba egun ostean, 80 langileen lan-baldintzak hobetzeko akordioa lortu dute eta grebarekin amaitu dute ekainaren 12an. Zehazki, ELAk 24 orduko lanaldi-murrizketa, KPItik gorako igoerak, antzinatasunaren eta aldi baterako ezintasunaren osagarriaren hobekuntzak, eta inaplikazio-klausula sinatuko ditu.