M1ean zaintza, aberastasuna eta lanaren banaketa aldarrikatzeko kaleak betetzeko deia egin du LABek
Ekonomia
2023, api. 19 - 12:04
Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren azterketa argitaratu berri du Ipar Hegoa fundazioak. Bada, ikerlan horren ondorioek Maiatzaren Lehenean kaleak betetzeko arrazoiak indartu egiten dituela adierazi du LAB sindikatuak. Hala, M1erako sindikatu abertzaleak zortzi mobilizazio antolatu ditu eta horietan antolakuntza eta borrokarako deia berretsiko du LABek. ‘Egiteko beste modu bat’ lelopean deitu ditu protestak eta herritarrei dei egin die krisia egiturazkoa dela salatzeko eta haien arduradunak seinalatzeko.