Martxoaren 20an izanen dute bilera 0-3 zikloko sindikatuek Hezkuntzarekin
Ekonomia
2024, mar. 13 - 13:03
Sindikatuek asteak daramatzate elkartzen Hezkuntza Departamentuak Nafarroa Garaiko ikastetxe publikoetan 2 urteko haurren gelak ezartzeari buruzko informaziorik eman ez eta gardentasunik erakutsi ez duela-eta kezkatuta. Atzo jaso zuten berria datorren asteazkenean izanen duten bileraren inguruan.