Martxoaren 6an eta 12an greba egingo dute EHUko irakasle eta ikertzaileek
Ekonomia
2024, ots. 15 - 12:02
Martxoaren 6an eta 12an greba egingo dute Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek. Unibertsitatean ikusten dituzten arazo estrukturalak salatu nahi dituzte, lan baldintza prekarioak edota finantzaketa falta, besteak beste. Urrian eta abenduan hainbat greba egun burutu eta gero, Unibertsitateko zuzendaritza zein Eusko Jaurlaritzaren jarrera bere horretan mantendu dela baieztatu dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek, erakunde hauen itxikeriaren aurrean greba deialdia eginez. Gauzak horrela, mobilizazio ziklo berri bat irekiko dutela iragarri dute EHUko irakasle eta ikertzaileek. Martxoaren 6an unibertsitatean greba egitera deitu dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Era berean, martxoaren 12an sektore publikoan burutuko den grebarekin bat egitera deitu dute ere.