Mecanerrek martxoan itxiko ditu ateak erakundeek eroslerik aurkitu ezean
Ekonomia
2024, urt. 18 - 12:01
Erakunde publikoek oraingoz ez dute aurkitu Mecaner Urdulizko (Bizkaia) trokelgintza enpresa erosteko interesa duen inbertitzailerik. Bizkaiko Aldundiko Berrikuntza eta Garapen Sailak horrela jakinarazi dio plantako langile batzordeari. Stellantis autogintza multinazionalak hura ixteko asmoa du, eta, erosleren batek eragotzi ezean, martxo aldera hasiko da prozesua.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, erakunde publikoek erosle bat aurkitzeko orain arte eginiko ahaleginek ez dute fruiturik eman. Langile batzordea eta aldundiko ordezkariak herenegun bildu ziren, eta orduan eman zieten egoeraren berri. Gauzak hala, inbertitzaile baten bila jarraitzeko eskatu die sindikatuak erakundeei.
Stellantisek irailean jakinarazi zuen lantegia ixteko asmoa duela, eta sei hilabeteko epea amaitu zain dago, oraingoz ez baitu aurkakorik esan. 148 langilek dihardute Mecanerren, eta plantak 600.000 euroren irabaziak izan zituen iaz. Langileek hainbatetan salatu dute multinazionalak jarduna atzerrira eramateko asmoa duela, horrela mozkin handiagoak lortzeko.
Langileek, hamasei greba egun egin dituzte itxiera eragozteko, eta lantegiaren inguruko txosten bat enkargatu dute hura birmoldatu eta autogintza ez den beste sektore batzuetako eskakizunetara egokitzeko.